Maddi Sarasua Laskaraik irabazi du Final Herenetako bigarren saioa

2020/10/25

XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsuzalek bete dute Sohütako Herriko Gela. Datorren larunbatean fase huntako hirugarren saioa jokatuko da Izturitzeko Herriko Gelan.

Azaroaren 5ean hasiko da 30. Bertsoaroa

2020/10/23

Azken 29 urteetan bezala, aurten ere antolatu dute zikloa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean. Bertsoa hiriburuan sustatzeko asmoz, zazpi emanaldi izango dira, bertsolaritzaren aniztasunaren erakusgarri. Pandemiaren eraginez, aforo mugatuetan egingo dira saioak, eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta.

Urriaren 30ean jokatuko da 2020ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Etxarri Aranazen

2020/10/22

14 eta 18 urte bitarteko zortzi bertsolari gaztek hartuko dute parte urriaren 30ean Etxarri Aranazen jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 34. edizioan. Etxarri Aranazko Kultur Etxean izanen da saioa, 18:30etik aurrera, doako sarrerarekin. Aretoaren edukiera %30ekoa izanen da, osasun neurriak bermatuz.

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea, Hitzetik Hortzeran

2020/10/22

Europan eta mundu mailan aritzen den organo-jotzailea da Ospital. Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariekin emanaldia eskaini zuen Irunen, eta hitzordua baliatu dugu bera ezagutzeko. Eta bertsoak ere izango dira, noski. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Nikolas Aldai zendu da

2020/10/21

Irrati esatari ohiak lan handia egin zuen bertsolaritzaren inguruan hainbat komunikabidetan; "Hitza Jolas" Euskadi Irratiko bertsolaritza programaren sortzailea eta esataria izan zen.

Elkarlanean, ezagutza antolatzen eta eraikitzen

2020/10/21

"Egungoa jasotzea da ezagutzaren memoria idazteko lehen pausoa". Horretan dihardu Xenpelar Dokumentazio Zentroak. Oihana Aranburu Balerdi da taldeko koordinatzailea.

'Kopla barik' egingo dugu bertsotan udazkenean

2020/10/20

Urriaren 24an hasiko da 'Kopla barik' bertso zirkuitua; formatu desberdineko lau saio antolatu ditugu udazkena ere bertsoz josteko.

Entzumenaren eta dastamenaren umamia

2020/10/19

Gazitik, gozotik, garratzetik eta mikatzetik pasa ziren sukaldariek prestatutakoak eta bertsolariek kantatutakoak. Umamia izan zen, hala ere, zapore nagusi Chillida Lekun egindako Bertsoa Sutan saioan.

Albiste gehiago

BDB gaur

2001-10-28 Amurrio

Jokin Sorozabal

B. Mandaluniz:
Egurrak ematen du
bizkarrean mina,

Sorozabal:
ta hori saihestea
gure ahalegina.
Ez zenuke izango
hain irri arina,
zu're hortik hartuta
etorri bazina.

B. Mandaluniz:
Zuk ipintzen al duzu
beste aurpegia?

Sorozabal:
Ez nuke ipini nahi,
hori da egia.
Bi aldiz hartzea da
nahiko aberia;
bat jasatea ere
a ze komeria!

B. Mandaluniz:
Barkatzea ez dugu
hain gauza samurra;

Sorozabal:
aurreragi ez degu
sartu behar muturra.
Bertsotan ere sarri
araudiak urra;
ez dutela barkatzen
badaukat bildurra.

Aresoarren bandera

Xenpelarren AI ZAK HI MUTIL MAINONTZI bertsoz da ezagunena doinu hau bertsozaleen artean, baina iturri zaharrenetik datorren izenburua ipini diot aurreneko, baina esan dezadan Aresoarren ez baizik "Abesoarren" ageri dela Santestebanen kantutegian eta beste zenbaitetan. Areso eta Leitzaren arteko gorabeherez dihardu kantu dantza honek.