Albisteak

Ekhi Rojok, Beñat Astizek eta Saioa Alkaizak irabazi dituzte Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

Ekhi Rojok, Beñat Astizek eta Saioa Alkaizak irabazi dituzte Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

2020/10/29

Guztira, 24 lan aurkeztu dituzte sariketaren lehen edizioan, eta horietatik zortzik jaso dute sariren bat. Arkaitz Goikoetxeak, Nerea Bruñok eta Sustrai Colinak osatu dute epaimahaia, Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatuta.

Ekhi Rojok, Beñat Astizek eta Saioa Alkaizak irabazi dituzte Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak - Gehiago irakurri

XILABA 2020ren ETENALDIA

XILABA 2020ren ETENALDIA

2020/10/29

Atzo iragarritako neurriek txapelketa etetera garamatzate. Kultura segurra dela sinetsirik, garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsolaritza sustatzen segituko dugu.

XILABA 2020ren ETENALDIA - Gehiago irakurri

Bertsolaritza eta sukaldaritza oholtza berean,  Hitzetik Hortzeran

Bertsolaritza eta sukaldaritza oholtza berean, Hitzetik Hortzeran

2020/10/29

Bertsoa Sutan emanaldira, Chillida Lekura, joango gara. Plater baten sormen prozesua eta bertso saio batena uztartuko dira, bi sukaldari, bi bertsolari eta gai-jartzaile baten lanari esker. Adi, aste honetan Hitzetik Hortzera igandean izango da, 15:00etan.

Bertsolaritza eta sukaldaritza oholtza berean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Maddi Sarasua Laskaraik irabazi du Final Herenetako bigarren saioa

Maddi Sarasua Laskaraik irabazi du Final Herenetako bigarren saioa

2020/10/25

XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsuzalek bete dute Sohütako Herriko Gela. Datorren larunbatean fase huntako hirugarren saioa jokatuko da Izturitzeko Herriko Gelan.

Maddi Sarasua Laskaraik irabazi du Final Herenetako bigarren saioa - Gehiago irakurri

Azaroaren 5ean hasiko da 30. Bertsoaroa

Azaroaren 5ean hasiko da 30. Bertsoaroa

2020/10/23

Azken 29 urteetan bezala, aurten ere antolatu dute zikloa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean. Bertsoa hiriburuan sustatzeko asmoz, zazpi emanaldi izango dira, bertsolaritzaren aniztasunaren erakusgarri. Pandemiaren eraginez, aforo mugatuetan egingo dira saioak, eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta.

Azaroaren 5ean hasiko da 30. Bertsoaroa - Gehiago irakurri

Urriaren 30ean jokatuko da 2020ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Etxarri Aranazen

Urriaren 30ean jokatuko da 2020ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Etxarri Aranazen

2020/10/22

14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gaztek hartuko dute parte urriaren 30ean Etxarri Aranazen jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 34. edizioan. Etxarri Aranazko Kultur Etxean izanen da saioa, 18:30etik aurrera, doako sarrerarekin. Aretoaren edukiera %30ekoa izanen da, osasun neurriak bermatuz.

Urriaren 30ean jokatuko da 2020ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Etxarri Aranazen - Gehiago irakurri

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea,  Hitzetik Hortzeran

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea, Hitzetik Hortzeran

2020/10/22

Europan eta mundu mailan aritzen den organo-jotzailea da Ospital. Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariekin emanaldia eskaini zuen Irunen, eta hitzordua baliatu dugu bera ezagutzeko. Eta bertsoak ere izango dira, noski. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Nikolas Aldai zendu da

Nikolas Aldai zendu da

2020/10/21

Irrati esatari ohiak lan handia egin zuen bertsolaritzaren inguruan hainbat komunikabidetan; "Hitza Jolas" Euskadi Irratiko bertsolaritza programaren sortzailea eta esataria izan zen.

Nikolas Aldai zendu da - Gehiago irakurri

Elkarlanean, ezagutza antolatzen eta eraikitzen

Elkarlanean, ezagutza antolatzen eta eraikitzen

2020/10/21

"Egungoa jasotzea da ezagutzaren memoria idazteko lehen pausoa". Horretan dihardu Xenpelar Dokumentazio Zentroak. Oihana Aranburu Balerdi da taldeko koordinatzailea.

Elkarlanean, ezagutza antolatzen eta eraikitzen - Gehiago irakurri

'Kopla barik' egingo dugu bertsotan udazkenean

'Kopla barik' egingo dugu bertsotan udazkenean

2020/10/20

Urriaren 24an hasiko da 'Kopla barik' bertso zirkuitua; formatu desberdineko lau saio antolatu ditugu udazkena ere bertsoz josteko.

'Kopla barik' egingo dugu bertsotan udazkenean - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn