Albisteak

Zirtoarekin egin duen lanketa aurkeztu du Harituzek

Zirtoarekin egin duen lanketa aurkeztu du Harituzek

2020/10/07

Kilometroek eta Mintzolak elkarlanean deitutako Pello Mari Otaño bekan saridun izan zen "Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa" lana.

Zirtoarekin egin duen lanketa aurkeztu du Harituzek - Gehiago irakurri

Bertsoa Sutan jarriko dugu, Chillida Lekun

Bertsoa Sutan jarriko dugu, Chillida Lekun

2020/10/07

Urriaren 17an izango da sukaldea eta bertsoa lotuko dituen saioa. Bertsozale Elkarteak bertso plaza bultzatzeko egingo duen ekarpenaren parte da hitzordua.

Bertsoa Sutan jarriko dugu, Chillida Lekun - Gehiago irakurri

Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak

Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak

2020/10/05

2021eko urtarrila eta martxoa artean zen ospatzekoa Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa, baina Covid-19aren pandemiak eraginda, atzeratzea erabaki du antolakuntzak. Dena dela, plaza sustatzen jarraituko du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak - Gehiago irakurri

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Ainhoako saioan

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Ainhoako saioan

2020/10/04

XILABA Bertsulari Xapelketako hirugarren kanporaketa jokatu da Ainhoan. Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 160 bertsuzalek bete dute Ainhoako Elkarteen gela. Datorren larunbatean Larzabalen laugarren saioa jokatuko da, eta aldi berean fase huntako azken saioa.

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Ainhoako saioan - Gehiago irakurri

Bardoetako finalean izanen dira Malerrekako eta Berako taldeak ere

Bardoetako finalean izanen dira Malerrekako eta Berako taldeak ere

2020/10/03

Goizuetan eta Jauntsaratsen egindako finalaurrekoetan, sailkapena eskuratu dute Malerrekako 'Bertsonautak' eta Berako 'Lamixene' taldeek, hurrenez hurren. Haiekin batera, Leitzako 'Atekaberts komeni' taldea ere izanen da urriaren 17an Lizarran jokatuko den finalean.

Bardoetako finalean izanen dira Malerrekako eta Berako taldeak ere - Gehiago irakurri

XILABA 2020 Ainhoara iritsiko da larunbatean

XILABA 2020 Ainhoara iritsiko da larunbatean

2020/10/01

Larunbatean jokatuko da XILABA txapelketaren hirugarren sailkapen saioa. Ainhoako elkarteen gelan izanen da arratsaldeko 17:00etan.

XILABA 2020 Ainhoara iritsiko da larunbatean - Gehiago irakurri

Rosi Lazkanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran

Rosi Lazkanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran

2020/10/01

50 urterekin hasi zen Lazkano Orioko bertso-eskolan, baina ume-umetatik bizi izan da bertsoari eskutik helduta. Gozamena da berarentzat bertsolaritza, eta gozamena izango da aste honetako programa ere: Rosi Lazkanoren bizitza eta bere bertsoak, larunbatean, 21:00etatik aurrera, Hitzetik Hortzeran.

Rosi Lazkanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Hemen da 2020ko Arabako bertso Kuadrilla Arteko finala

Hemen da 2020ko Arabako bertso Kuadrilla Arteko finala

2020/09/30

Gerturatzen ari da 2020ko Kuadrillarteko finala. 3 finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute finala, Gasteizko "Sumendiola bete poto", Aramaioko "Izenbakuek" eta "Konde basoko iluek"

Hemen da 2020ko Arabako bertso Kuadrilla Arteko finala - Gehiago irakurri

Ostiralean zehaztuko dira 2020ko Bardoetako finalistak

Ostiralean zehaztuko dira 2020ko Bardoetako finalistak

2020/09/29

Hilabeteetako etenaren ostean, heldu den ostiralean jokatuko dira jokatzeke zeuden bi finalaurrekoak, Goizuetan eta Jauntsaratsen. Han erabakiko da pandemia aurretik sailkatutako Leitzako taldearekin batera ze beste bi talde izanen diren finalean. Aforoak mugatuta eta segurtasun neurri guztiak mantenduta egingo dira saioak.

Ostiralean zehaztuko dira 2020ko Bardoetako finalistak - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn