Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Aramaioko Izenbakuek taldea izan da garaile 2020ko Arabako bertso Kuadrilla arteko finalean

2020/10/10

Urtarrilean hasiera eman eta martxotik irailera geldialdia egin ostean, 2020ko Kuadrilla artekoa heldu da helmugara. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 12 talde aritu ziren, denera 200 lagunetik gora. 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean, Murgian burutu zen larunbatean finala.

Urriaren 10ean, Murgiako Palatu Kirol eremuan, Arabako Bertso Kuadrilla arteko finala

2020/10/08

Urtarrilean eman zitzaion hasiera 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Artekoari. Hilabete batzuetako geldialdiaren ostean, larunbat honetan, hilak 10, Murgiako kirol eremuan emango zaio amaiera.

Hemen da 2020ko Arabako bertso Kuadrilla Arteko finala

2020/09/30

Gerturatzen ari da 2020ko Kuadrillarteko finala. 3 finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute finala, Gasteizko "Sumendiola bete poto", Aramaioko "Izenbakuek" eta "Konde basoko iluek"

Konde basoko iluek taldea pasa da Kuadrillarteko finalera

2020/09/27

Amurrioko katekesi aretoan burutu zen larunbatean Kuadrillarteko 3. finalaurrekoa. Honenbestez, bigarren fasea amaitu da eta finaleko hirukotea definitu da. Gasteizko Errexala eta Aramaioko Konde basoko iluek taldeak lehiatu ziren norgehiagokan eta Konde basoko iluek taldea gailenduta finalerako txartela berenganatu zuen.

Amurrion jokatuko da Arabako Kuadrilla artekoaren hirugarren finalaurrekoa

2020/09/21

Hilabete batzuetako etenaren ostean, Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako hirugarren finalaurrekoa Amurrioko katekesi aretoan jokatuko da. Irailaren 26an, 19:30ean burutuko da saioa, Aramaioko Konde basoko iluek taldea eta Gasteizko Errexala taldea arituko dira kantuan. Bertan erabakiko da Murgiako finalean, urriaren 10ean izango den hirugarren taldea zein izango den.

2020 Kuadrillartekoaren azken txanpari irailean ekingo diogu

2020/07/07

2020 martxoan Kuadrillartekoa atzeratzeko beharra izan zen osasun larrialdiaren eraginez. Azken finalaurrekoa eta finala geratu ziren burutzear. Ondo bidean irailean helduko zaio berriro martxoan utzitako Kuadrillartekoari.

Kuadrillartekoaren azken txanpa atzeratuko da

2020/03/12

Martxoaren 14rako Amurrioko Kultur Etxean burutzekoa zen 3. finalaurrekoa eta hilaren 28an, Murgiako Palatu kirol eremuan burutzekoa zen finala atzeratuko dira.

Aramaioko Izenbakuek taldea Kuadrillarteko finalera sailkatu da

2020/03/08

Aramaion jokatu zen Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 2. finalaurrekoa. Aramaioko Izenbakuek eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Aramaioko taldea gailendu zen, beraz, Murgian jokatuko den finalean abestuko du.

Aramaion jokatuko da Arabako Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa

2020/03/05

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako bigarren finalaurrekoa Aramaioko Sastiñan jokatuko da. Larunbat honetan, 19:30ean hasita, Aramaioko Izenbakuek taldea eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak taldea arituko dira kantuan. Bertan erabakiko da Murgiako finalean, martxoaren 28an izango den bigarren taldea zein izango den.

Sumendiola bete poto sailkatu da Kuadrillarteko finalera

2020/03/01

Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Gasteizko Sumendiola bete poto eta Kakiturriko Gladioloreak taldeak lehiatu dira bertan. Sumendiola bete poto gailendu da saioan, beraz Murgian, martxoaren 28an, jokatuko den finalean abestuko dute.

Gasteizko Sumendiola bete poto eta Kakiturriko Gladioloreak taldeak 1. finalaurrekoan Agurainen

2020/02/27

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako lehen finalaurrekoa izango da larunbatean, Aguraingo Zabalarten 19:30ean hasita. Bertan erabakiko da Murgiako finalean, martxoaren 28an, izango den lehen talde sailkatua.

Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira

2020/02/17

Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.

Kuadrillartekoko hiru saiorekin amaiera emango zaio lehen faseari asteburu honetan

2020/02/13

Lehen faseko laugarren eta azken asteburuan, hiru saio jokatuko dira Agurainen, Aramaion eta Murgian.

Kuadrillartekoaren hirugarren asteburuak bazterrak berotu ditu

2020/02/10

Kuadrillarteko 3. asteburuko 4 saioak burutu ostean, azken eta erabakigarria izango den hurrengo asteburuko 3 saioei begira da liga. Lau saio joikatu dira Gasteizen, Kakiturrin, Gaztetxean, Errekaleorreko Gaztetxean eta Mendiolan. Asteburuko hotz-beroak kendu zituzten bertsolarien doinu eta errimekin. Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz), Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz), Konde Basoko Iluek (Aramaio) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan. Azken hau, A ligako garaile izan da eta beraz finalaurrekoetarako txartela lortu du, Agurainen kantatuko dute datorren otsailaren 29an.

Kuadrillartekoko 4 saio Gasteizen

2020/02/06

Lehen faseko hirugarren eta azkenaurreko asteburuan, lau saio jokatuko dira Gasteizen, Kakiturri Elkartean, Gaztetxean, Errekaleorreko Gaztetxean eta Mendiolako Etxe Zaharra Elkartean.

Giro bikaina Kuadrillarteko bigarren asteburuan

2020/02/03

Larunbatean eman zitzaion jarraipena Kuadrillartekoari bi saiorekin. Bi saio jokatu ziren Zalduondo eta Gasteizen. Asteburu honetan ere umorea eta giro ederra nagusitu dira, Kuadrillarteko senari jarraiki. Lautadako ahuntzak (Zalduondo) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan.

Kuadrillartekoa Gasteiz eta Zalduondon jokatuko da

2020/02/01

Kuadrillartekoko lehen faseko 2 saio jokatuko dira asteburuan, Gasteizen eta Zalduondon

Umorea eta giro ona gailendu dira Kuadrillarteko lehen asteburuan

2020/01/28

Aurrekoan ostiralean hasi zen 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko 3 saio jokatu ziren Laudio, Korres eta Aramaion. Giro ederrean eta umorea protagonista izan zen saioetan, Errexala (Gasteiz), Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.

Kuadrillartekoa Aramaio, Laudio eta Korresen hasiko da

2020/01/23

Aramaio, Laudio eta Korresen jokatuko dira Kuadrillarteko hasierako faseko lehen hiru saioak.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2020/01/18

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa aurkeztuko zuten Aramaion. Txapelketa formatua edukiko du 2020ko edizioak. Guztira 280 parte hartzailetik gora.

Albiste gehiago