Eguneratu zure bazkidetza datuak

Paperaren erabilera murrizteko asmoz eta zurekin dugun harremana errazteko, posta elektronikoa gero eta gehiago baliatuko dugu. Zure helbide elektronikoa, telefono zenbakia eta bestelako datuak berreikustea eta behar den kasuetan eguneratzeko guri idaztea izugarri eskertuko dugu.

Zurekin dugun harremana ahalik eta biziena izan dadin, etengabe berrikusi eta eguneratzen ditugu bazkideon datuak. Honenbestez, eskertuko dugu helbidera ondorengo datuak bidaltzea, eta, hala, gure datu-basea egunean izango dugu:

  • Izen-abizenak
  • Nortasun agiria
  • Jaiotza-data
  • Helbidea
  • Posta elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • IBAN kodea

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak Datu Pertsonalak babesteko legediak xedatzen duenari jarraituz jokatuko du eta zainduko ditu datuok.