BDB gaur

2007-10-27 Eibar

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Ez dut esaten erori behar
dugunik etsipenean
baina pertsonak ze pentsatua
ere behar du azkenean.
Guztiok pozik gabiltza gure
etxen goxotasunean
horma babesle gisara hartu
dugulako gehienean;
hala´re hormak ito gaitzake
aterik ez daukanean (bis)

Elizegi Maiz, Sabina

Jaio 1842-10-27

"Pello Errotaren itzala" liburutik: "Asteasu'n jaio zan, 1842'ngo Urriaren 27'an, goizeko bostetan, Goikoerrota'n, Pello Errota jaio zan etxe edo errota berean alegia. Senideetan irugarrena zan, Pel...

Anai-arrebak hementxe nator

1960. urtean argitaratu zuen Basarrik bere 'Kantari nator' izeneko bertso liburua eta bertan 10 doinu datoz solfeoz idatzirik, doinu izendapenik gabe noski. Hauxe dugu doinuz horniturik plazaratu den bertso liburu zaharrenetakoa. Besteak beste, Joxe Lizasok oso gogoko du doinu hau; ikus adibidez 68 B. Sariketan (turistei), Xalbadorren Omenaldiko Kasetean demokraziaz; eta nik haren bertsoz jaso nuen Bertsotan II liburuan, "Galderatxo bat egin didazu" izenez.