Nafarroako Bertsozale Elkartea

Twitter Facebook

Nafarroa

Nafarroa

Albisteak

Azaroaren 5ean hasiko da 30. Bertsoaroa

2020/10/23

Azken 29 urteetan bezala, aurten ere antolatu dute zikloa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean. Bertsoa hiriburuan sustatzeko asmoz, zazpi emanaldi izango dira, bertsolaritzaren aniztasunaren erakusgarri. Pandemiaren eraginez, aforo mugatuetan egingo dira saioak, eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta.

Urriaren 30ean jokatuko da 2020ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Etxarri Aranazen

2020/10/22

14 eta 18 urte bitarteko zortzi bertsolari gaztek hartuko dute parte urriaren 30ean Etxarri Aranazen jokatuko den Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 34. edizioan. Etxarri Aranazko Kultur Etxean izanen da saioa, 18:30etik aurrera, doako sarrerarekin. Aretoaren edukiera %30ekoa izanen da, osasun neurriak bermatuz.

Bertsonautak, Malerreka-Baztango taldea, 2020ko Bardoetan txapeldun

2020/10/17

Lizarra Ikastolako aretoan jokatu da finala, giro beroan; aforoa mugatzeko neurrien ondorioz, 100 lagun bildu dira ekitaldian. Berako 'Lamixene', Malerreka-Baztango 'Bertsonautak' eta Leitzako 'Atekaberts komeni' taldeak aritu dira bertsotan. Azkenean, 'Bertsonautak' taldekoak izendatu dituzte txapeldun.

Sarrerak agortuta eta aforoa mugatuta jokatuko da 2020ko Bardoen finala

2020/10/12

Nafarroako Gobernuak iragarritako neurri berrien ondorioz, are gehiago murriztu behar izan du antolakuntzak heldu den larunbatean Lizarran eginen den ekitaldirako aforoa. Gauzak horrela, ez da sarrera gehiagorik salduko, ez aurretik, ezta saioaren egunean bertan ere.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak

2020/10/05

2021eko urtarrila eta martxoa artean zen ospatzekoa Nafarroako 45. Bertsolari Txapelketa, baina Covid-19aren pandemiak eraginda, atzeratzea erabaki du antolakuntzak. Dena dela, plaza sustatzen jarraituko du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Agenda

2020-10-30 Etxarri-Aranatz Eskolartekoa

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

2020-11-05 Iruñea Jaialdia

Bertsoaroak 30 urte. Bertso-saio berezia

2020-11-07 Lesaka Berezia

"Auskalo zeinek jarriak" bertso musikatuak

2020-11-10 Iruñea Berezia

Bertsoaroa. "Koplariak koplari" hitzaldi musikatua

Agenda osoa hemen