Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Albisteak

Maddi Sarasua Laskaraik irabazi du Final Herenetako bigarren saioa

2020/10/25

XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsuzalek bete dute Sohütako Herriko Gela. Datorren larunbatean fase huntako hirugarren saioa jokatuko da Izturitzeko Herriko Gelan.

XILABA 2020 Sohütara iritsiko da larunbatean

2020/10/19

Larunbatean jokatuko da XILABA txapelketaren bigarren final hereneko saioa. Sohütako baliatze anitzeko gelan izanen da arratsaldeko 17:00etan. Beñat Larory gai emailearen erranetara arituko dira bertsulariak. Arrazoi pertsonalengatik Maddalen Arzallus Antia bertsularia ez da bertan izanen eta haren lekua Mizel Mateok beteko du.

Irati Alcantarilla Urdanpilletak irabazi du Final Herenetako lehen saioa

2020/10/18

XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako lehen saioa jokatu da Senperen. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 200 bertsuzalek bete dute Senpereko LARREKO gela. Datorren larunbatean fase berri huntako bigarren saioa jokatuko da Sohütako Herriko gelan.

Kerman Diaz nagusitu da Larzabaleko saioan

2020/10/11

XILABA Bertsulari Xapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Larzabalen, eta Final Herenetako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Xan Alkhatek eta Mizel Mateok egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsuzalek, giro ederrean bete dute Larzabaleko Herriko gela. Datorren larunbatean bigarren faseko lehen saioa jokatuko da Senpereko "LARREKO" gelan.

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Ainhoako saioan

2020/10/04

XILABA Bertsulari Xapelketako hirugarren kanporaketa jokatu da Ainhoan. Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 160 bertsuzalek bete dute Ainhoako Elkarteen gela. Datorren larunbatean Larzabalen laugarren saioa jokatuko da, eta aldi berean fase huntako azken saioa.

Agenda

2020-10-31 Izturitze Txapelketa

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (Xilaba). 3. final herena

2020-11-07 Izpura Txapelketa

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (Xilaba). 1. finalaurrekoa

2020-11-11 Bardoze Txapelketa

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (Xilaba). 2. finalaurrekoa

2020-11-21 Donibane Lohizune Txapelketa

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (Xilaba). Finala

Agenda osoa hemen