Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Aitor Servier Etxexuri

Azkaindarra da eta 23 urte ditu. Donibane-Lohizuneko ikastolako bertsu-eskolan hasi zen 9 urterekin. Hendaiako eta Etxepareko bertsu eskoletatik igaro ondotik, gaur egun Larraldeako bertsu eskolan dabil. Eskolarteko xapelketan eta gazte sariketetan hainbat aldiz parte hartu eta sari batzuk jaso ditu. Hirugarren aldiz hartuko du parte Xilaba xapelketan.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 19 - Hiriburu

Elixabet Etxandi Goienetxe, Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia
Zuek biek politikan ideia ezberdinak dituzue. Azken bozetan berdin bozkatu duzue: xuri. Elixabet hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Aitor Servier Etxexuri, Ortzi Idoate 8ko txikia
Aspaldian Ortzirekin amorosturik zabiltza Aitor. Egun zerbait proposatzera ausartu zara azkenean. Bizikleta itzulia Errobi bazterretik. Ortzik erran dizu ez dakiela bizikletan ibiltzen. Aitor hasita 3na bertso 8ko ttipian.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Aitor Servier Etxexuri Kopla handia
Aspaldiko ametsa zinuten elkarrekin hondartza nudista batera joaitea. Iritsi orduko ohartu zirezte jende gehienak ezagutzen dituzuela. Irati hasita bakotxak 4 kopla osatu arte.
Aitor Servier Etxexuri Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. AEKko erakaslea zira Aitor. Aurten dituzun ikasleak ez dira ukan dituzun hoberenak, bainan kurtsoetarik kanpo beti euskaraz entzuten dituzu haien artean, hizkuntza maila kakola izanik ere.
Aitor Servier Etxexuri, Bittor Thicoïpe Kartzela
Gurea utzi beharra izango dugunerako,beste planeta baten bila ari zareten bi zientzilari zirezte. Nola doa zuen ikerketa ? konta iguzue. Aitor hasita, 3na bertso 10eko ttipian.
Aitor Servier Etxexuri Bukaerako agurra

Urriak 17 - Senpere

Gillen Hiribarren, Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia
Anaiak zaizte Gillen eta Aitor, burasoak erretretara abian zaizkizue eta familiako saltegiaren segidarekin arranguratuak zaizte; Gillen hasita 3na bertsu 8ko handian.
Aitor Servier Etxexuri, Patxi Iriart Hiribarren 8ko txikia
Aitor eta Patxi, elkarrekin bizi zaizte ikasle pixuan. Egun Patxi afaria prestatu duzu denentzat. Lehen aldia da ikasturtea hasi denetik. Aitor hasita 3na bertsu 8ko ttipian.
Miren Artetxe Sarasola, Aitor Servier Etxexuri 10eko txikia

Bikotea zaizte Miren eta Aitor. Euskaraz harremanak bideratzen dituen Kaixo maitia web gunean elkar ezagutu zenuten. Miren, errexki kontatzen duzu zuk hori. Aitor, zuk aldiz, ez aipatzea nahiago duzu. Miren hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Aitor Servier Etxexuri Puntuari erantzunak

1.- Sei pertsonatik gora omen da delitu… 2.- Nola atxik liteke bizitza soziala?...

Aitor Servier Etxexuri Kartzela
Bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Lehen pizu zitzaizun bakardade hori sekulan baino gehiago preziatzen duzu egun.